The Women (euskaraz Emakumeak), 1939ko George Cukor estatubatuarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Clare Boothe Luce idazlearen 1936ko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Norma Shearer, Joan Crawford, Rosalind Russell, Paulette Goddard, Joan Fontaine, Lucile Watson, Mary Boland, Florence Nash, Virginia Grey, Marjorie Main eta Phyllis Povah aktoreek antzeztu zuten.
Film honetako aktore guztiak emakumeak dira. 2008an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen.